Saltatu eta joan eduki nagusira

Bilera irekia: laburpena

Astelehenean egindako bileran Barrutiko Batzarraren funtzionamenduari buruzko kritikak mahaigaineratu ziren. Osteguna elkarteak kritika horiek jasoko dituen idatzi bat prestatuko du eta datorren asterako gainontzeko elkarteek egingo dituzten ekarpenekin osatuko da.
AHMk barrutiaren inguruan elkarteak egiten ari diren lanari buruzko dokumentazio eta komunikazio proposamen bat egin zuen eta onartua izan zen.
Bestetik, bileraren helburu nagusia zen Batzarrera aurrekontu partehartzaileei buruzko proposamen bateratu bat prestatzea. Emanhar, Osteguna eta Plazandreok idatziz aurkeztu zituzten haien proposamenak. Irizpide eta lehentasun ezberdinak planteatu ziren eta datozen egunetan horien inguruan lan egingo da 21erako proposamena prest egon dadin.
1 · Acta de la reuniĆ³n del lunes.
2 · Documentos elaborados como propuestas para la Junta:
3 · Documento compartido por Osteguna en calidad de borrador como documento online

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Biltzarrerako deialdia

Ohiko bilkura Lekua: Larratxo Kultur Etxea (Larratxo, 55) Eguna: 2019-04-09 Ordua 19:00 Gai zerrenda: Aurkezpena Batzarraren jarduera Ekialdeko Barrutiko Batzarraren aurrekontua Ekialdeko Barrutiko Batzarrak eginiko gastuen kontu ematea Ekialdeko Barrutiko lan taldeen kontu ematea. Galderak eta eskaerak

Elkarteen bileraren akta

Elkarteen Bilera Astelehena 29, 19:00etan Herrera Kirol Elkartean. Parte hartzaileak. AHM, Herripe, Oleta Auzo Elkarte, Plazandreok Ikusita deialdiaren erantzuna, hausnarketa txiki bat egin genuen Barrutiako Juntaren ibilbideari buruz eta guretzat garbi dago derrigorrezko dela bilera zabal bat egitea ekainaren hasieran. Kontutan hartuz datorren astean Maiatzak 6ean izango dela Barrutiako Juntaren azken bilera ofiziala eta ziklo hau itxiko dela, pentsatu genuen bilera horretarako juntan parte hartu dugun elkarteek informazioa trukatu behar dugula guztiokin, gaia hauek kontutan hartuz: Egindako lana, orokorra eta kuantitatiboa ere, lan taldeak, bilera motak, bilera kopuruak,parte hartzaileak,… Juntan hartutako erabakiak  Giroa eta gora beherak  AHM, Herripe eta Plazandreokek, prestatuko dugu dokumentu bat ekaineko bilera aurretik beste elkarteei pasako dieguna, bileran azaldu eta komentatzeko. Beste aldetik, kontutan hartuz, udal hauteskundeak datozela eta beraiekin Junta a

Elkarteen bilera

Eguna: urtarrilaren 28an, astelehena Ordua: 19:00 Lekua: Intxaurdi Auzo Elkartea ( Joana de Albret, 3 ) Bilera antolatu nahian, hau da proposatzen den gai-zerrenda: Barrutiaren batzarren eta lan taldeen bileren informazioa  Barrutiko biltzarra  Barrutiaren aurrekontua: proposamenak  Elkarteen proposamenak Barrutiko batzarrera eramateko.   Norbaitek beste proposamenaren bat baldin badauka, mesedez, helbide elektroniko honetara (ekialdebarrutia@altza.net) hilak 25 baino lehenago bidaltzeko, horrela astelehenerako denok gai-zerrenda izango dugu.