Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2018

Bileraren laburpena

Pasa den asteartean, hilak 17, Barrutiko batzarraren bilera informatiboa izan genuen. Tratatutako gaiak hauek izan ziren: Eraikuntza Instituturako proposamen bat aurkeztu zuten. Motzean, gaur egungo orubean etxebizitza berriak egitea, inguruarekin integratua eta erabilera anitzak (etxebizitza, tertziarioa, ekipazio komunitarioa...) uztartuko dituena. Argi utzi zuten proposamen bat zela, Etxebizitza Plan orokorretik eratortzen zen ideiekin egina. Hainbatek pegak, aurkakotasuna edo komenientzia eza adierazi zen. Bereziki, etxebizitza gehiago ez, aparkatzeko arazoak, eta barrutiaren diagnostiko oso eta orokor bat egin behar dela, proiektuak aurkeztu eta eztabaidatu aurretik. Bilera ia osoa gai honekin joan zen. Prentsara aurki aterako dela eman zuten ulertzera, baina barrutiari primiziaz eskaini zigutela. Hitz eman zuten proiektu idatzia helaraziko digutela. Jasotzerakoan bidaliko dizuegu.  Barrutiaren barne funtzionamendua finkatzeko lehen urratsak. Hileko bigarren asteazkenetan bildu