Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019

Elkarteen bileraren akta

Elkarteen Bilera Astelehena 29, 19:00etan Herrera Kirol Elkartean. Parte hartzaileak. AHM, Herripe, Oleta Auzo Elkarte, Plazandreok Ikusita deialdiaren erantzuna, hausnarketa txiki bat egin genuen Barrutiako Juntaren ibilbideari buruz eta guretzat garbi dago derrigorrezko dela bilera zabal bat egitea ekainaren hasieran. Kontutan hartuz datorren astean Maiatzak 6ean izango dela Barrutiako Juntaren azken bilera ofiziala eta ziklo hau itxiko dela, pentsatu genuen bilera horretarako juntan parte hartu dugun elkarteek informazioa trukatu behar dugula guztiokin, gaia hauek kontutan hartuz: Egindako lana, orokorra eta kuantitatiboa ere, lan taldeak, bilera motak, bilera kopuruak,parte hartzaileak,… Juntan hartutako erabakiak  Giroa eta gora beherak  AHM, Herripe eta Plazandreokek, prestatuko dugu dokumentu bat ekaineko bilera aurretik beste elkarteei pasako dieguna, bileran azaldu eta komentatzeko. Beste aldetik, kontutan hartuz, udal hauteskundeak datozela eta beraiekin Junta a