Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2018

Bilera irekia

Azaroaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Euskal Giroa elkartean (Herrera)bilduko gara. Bileran elkarteetatik Barrutiaren batzordeari egin diezazkiokegun proposamenak aztertuko ditugu. Zuen parte hartzea beharrezkoa da!

Parte hartze emaitzak Barrutian

Donostiako Udalak aurrekontu parte hartzaileetan proposatu duen prozesuan, hauek izan dira Barrutian aurrera egin duten proposamenak: 386 bozka, PUNTU KRITIKOA HERRERAKO PLAZA ETA N-1 ERREPIDEAREN AZPIAREN ATZEKO ALDEA ETA TRENBIDEKO ZUBIAREN AZPIAN Altza 100.000 336 bozka, INTXAURRONDO IKASTOLAKO PATIOAREN ZATI BAT ESTALTZEA Intxaurrondo 290.000 225 bozka, BIDEGORRIA JARTZEA BIDEBIETATIK, BIDEGORRI-SAREAREKIN ELKARTZEKO Bidebieta 15.000 383 bozka, BIDEGORRIA ETA DBICI GELTOKIA ALTZAN Altza 15.000 273 bozka, ESPALOI IRRISTAKORRA Intxaurrondo 20.000 110 bozka, GUARDAPLATA ERRETIRATUEN ELKARTEAN HOBEKUNTZAK EGITEA Bidebieta 36.000 303 bozka, ALTZAN KIROL-INSTALAZIOAK JARTZEA

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.