Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

2019ko aurrekontuak: MOZIOA

AURREKARIAK 2019rako Donostiako Udal Gobernuaren aurrekontu proposamenaren arabera, Inbertsio Programa hornitzeko 65.884.784,83€ aurreikusi dira. Donostiako Barrutien   Organo Araudiaren 3.e artikuluaren arabera, barrutiei Korporazioaren aurrekontuaren inbertsio baliabideen %10 esleituko zaie urtero, eta beraz, Ekialde Barrutiari aurrekontuen inbertsio baliabideen %2,5a dagokio. 65.884.784,83€-ren %2,5   1.647.119,62€ dira.                                                                                                Hori guztiagatik, HERRIPE AUZO ELKARTEAK, Ekialdeko barrutiko batzarrari, Donostiako Barrutien   Organo Araudiaren 17.9 eta 17.13 artikuluak aintzat hartuta, honakoa PROPOSATZEN DU 1.- Donostiako Udal Gobernua PRESATZEA 2019ko aurrekontuetan barrutiaren erregelamenduaren 3.e artikuluan zehaztutakoa bete dezan, eta beraz, 1.647.119,62€ bideratu ditzala barrutiaren aurrekontu partidara. 2.- Donostiako udal gobernuari honako ako

Batzarrerako deialdia

Ohiko bilkura LEKUA: Alkateordetzan EGUNA: 2018/11/28 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: Aurreko saioko akta onartzea. Auzoan Elkartearen inguruan. Komunikazio planaren inguruan. Partaidetzazko aurrekontuei buruzko prozesuaren balorazioa. Lan taldeen inguruan. Galderak eta eskaerak.

Bilera irekia: laburpena

Astelehenean egindako bileran Barrutiko Batzarraren funtzionamenduari buruzko kritikak mahaigaineratu ziren. Osteguna elkarteak kritika horiek jasoko dituen idatzi bat prestatuko du eta datorren asterako gainontzeko elkarteek egingo dituzten ekarpenekin osatuko da. AHMk barrutiaren inguruan elkarteak egiten ari diren lanari buruzko dokumentazio eta komunikazio proposamen bat egin zuen eta onartua izan zen. Bestetik, bileraren helburu nagusia zen Batzarrera aurrekontu partehartzaileei buruzko proposamen bateratu bat prestatzea. Emanhar, Osteguna eta Plazandreok idatziz aurkeztu zituzten haien proposamenak. Irizpide eta lehentasun ezberdinak planteatu ziren eta datozen egunetan horien inguruan lan egingo da 21erako proposamena prest egon dadin. 1 · Acta de la reuniĆ³n del lunes . 2 · Documentos elaborados como propuestas para la Junta: Propuestas de OSTEGUNAK Propuestas de PLAZANDREOK Propuestas de AHM Propuestas de EMANHAR  3 · Documento compartido por Osteguna en calidad de b

Bilera irekia

Azaroaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Euskal Giroa elkartean (Herrera)bilduko gara. Bileran elkarteetatik Barrutiaren batzordeari egin diezazkiokegun proposamenak aztertuko ditugu. Zuen parte hartzea beharrezkoa da!

Parte hartze emaitzak Barrutian

Donostiako Udalak aurrekontu parte hartzaileetan proposatu duen prozesuan, hauek izan dira Barrutian aurrera egin duten proposamenak: 386 bozka, PUNTU KRITIKOA HERRERAKO PLAZA ETA N-1 ERREPIDEAREN AZPIAREN ATZEKO ALDEA ETA TRENBIDEKO ZUBIAREN AZPIAN Altza 100.000 336 bozka, INTXAURRONDO IKASTOLAKO PATIOAREN ZATI BAT ESTALTZEA Intxaurrondo 290.000 225 bozka, BIDEGORRIA JARTZEA BIDEBIETATIK, BIDEGORRI-SAREAREKIN ELKARTZEKO Bidebieta 15.000 383 bozka, BIDEGORRIA ETA DBICI GELTOKIA ALTZAN Altza 15.000 273 bozka, ESPALOI IRRISTAKORRA Intxaurrondo 20.000 110 bozka, GUARDAPLATA ERRETIRATUEN ELKARTEAN HOBEKUNTZAK EGITEA Bidebieta 36.000 303 bozka, ALTZAN KIROL-INSTALAZIOAK JARTZEA

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

Bileraren laburpena

Pasa den asteartean, hilak 17, Barrutiko batzarraren bilera informatiboa izan genuen. Tratatutako gaiak hauek izan ziren: Eraikuntza Instituturako proposamen bat aurkeztu zuten. Motzean, gaur egungo orubean etxebizitza berriak egitea, inguruarekin integratua eta erabilera anitzak (etxebizitza, tertziarioa, ekipazio komunitarioa...) uztartuko dituena. Argi utzi zuten proposamen bat zela, Etxebizitza Plan orokorretik eratortzen zen ideiekin egina. Hainbatek pegak, aurkakotasuna edo komenientzia eza adierazi zen. Bereziki, etxebizitza gehiago ez, aparkatzeko arazoak, eta barrutiaren diagnostiko oso eta orokor bat egin behar dela, proiektuak aurkeztu eta eztabaidatu aurretik. Bilera ia osoa gai honekin joan zen. Prentsara aurki aterako dela eman zuten ulertzera, baina barrutiari primiziaz eskaini zigutela. Hitz eman zuten proiektu idatzia helaraziko digutela. Jasotzerakoan bidaliko dizuegu.  Barrutiaren barne funtzionamendua finkatzeko lehen urratsak. Hileko bigarren asteazkenetan bildu