Saltatu eta joan eduki nagusira

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Batzarraren deialdia

Ohiko bilkura LEKUA: Alkateordetzan EGUNA: 2019/03/27 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: Aurreko saioko akta onartzea. 2019/05/22rako aurreikusitako ohiko bilkuraren data aldaketa onartzea. Partaidetzazko aurrekontuenariketatik egikarituko diren proiektuen behin betiko zerrenda onartzea. Lan taldeen inguruan. Web orriaren inguruan. Galderak eta eskaerak.   

Elkarteen bileraren akta

Elkarteen Bilera Astelehena 29, 19:00etan Herrera Kirol Elkartean. Parte hartzaileak. AHM, Herripe, Oleta Auzo Elkarte, Plazandreok Ikusita deialdiaren erantzuna, hausnarketa txiki bat egin genuen Barrutiako Juntaren ibilbideari buruz eta guretzat garbi dago derrigorrezko dela bilera zabal bat egitea ekainaren hasieran. Kontutan hartuz datorren astean Maiatzak 6ean izango dela Barrutiako Juntaren azken bilera ofiziala eta ziklo hau itxiko dela, pentsatu genuen bilera horretarako juntan parte hartu dugun elkarteek informazioa trukatu behar dugula guztiokin, gaia hauek kontutan hartuz: Egindako lana, orokorra eta kuantitatiboa ere, lan taldeak, bilera motak, bilera kopuruak,parte hartzaileak,… Juntan hartutako erabakiak  Giroa eta gora beherak  AHM, Herripe eta Plazandreokek, prestatuko dugu dokumentu bat ekaineko bilera aurretik beste elkarteei pasako dieguna, bileran azaldu eta komentatzeko. Beste aldetik, kontutan hartuz, udal hauteskundeak datozela eta beraiekin Junta a

Biltzarrerako deialdia

Ohiko bilkura Lekua: Larratxo Kultur Etxea (Larratxo, 55) Eguna: 2019-04-09 Ordua 19:00 Gai zerrenda: Aurkezpena Batzarraren jarduera Ekialdeko Barrutiko Batzarraren aurrekontua Ekialdeko Barrutiko Batzarrak eginiko gastuen kontu ematea Ekialdeko Barrutiko lan taldeen kontu ematea. Galderak eta eskaerak