Saltatu eta joan eduki nagusira

2019ko aurrekontuak: MOZIOA

AURREKARIAK
2019rako Donostiako Udal Gobernuaren aurrekontu proposamenaren arabera, Inbertsio Programa hornitzeko 65.884.784,83€ aurreikusi dira.

Donostiako Barrutien  Organo Araudiaren 3.e artikuluaren arabera, barrutiei Korporazioaren aurrekontuaren inbertsio baliabideen %10 esleituko zaie urtero, eta beraz, Ekialde Barrutiari aurrekontuen inbertsio baliabideen %2,5a dagokio. 65.884.784,83€-ren %2,5  1.647.119,62€ dira.                                                                                              

Hori guztiagatik, HERRIPE AUZO ELKARTEAK, Ekialdeko barrutiko batzarrari, Donostiako Barrutien  Organo Araudiaren 17.9 eta 17.13 artikuluak aintzat hartuta, honakoa

PROPOSATZEN DU

1.- Donostiako Udal Gobernua PRESATZEA 2019ko aurrekontuetan barrutiaren erregelamenduaren 3.e artikuluan zehaztutakoa bete dezan, eta beraz, 1.647.119,62€ bideratu ditzala barrutiaren aurrekontu partidara.
2.- Donostiako udal gobernuari honako akordio JAKINARAZTEA.



Altzan, 2018ko azaroaren 22an

Jose Angel Apaolaza
HERRIPE AUZO ELKARTEA

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

Batzarraren bilera informatiborako deialdia

Datorren urtarrilaren 16an Batzarraren BILERA INFORMATIBOrako deialdia luzatu da. DATA: urtarrilak 16, asteazkena ORDUA: 18:30  LEKUA: Altzako alkateordetza  Bilera honetan, ondoko GAIAK landuko dira: ETXEBIZITZA PLANAREN BAITAN EKIALDEKO BARRUTIARI DAGOKION ERANSKINAREN AZALPENA  BARRUTIAREN WEBGUNEARI BURUZKO AZALPENA  ZINEGOTZI BURUARI DAGOZKION ZENBAIT GAI  HURRENGO OHIKO BILKURARAKO GAIAK JASOTZEA

Batzarraren deialdia

Ohiko bilkura LEKUA: Alkateordetzan EGUNA: 2019/03/27 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: Aurreko saioko akta onartzea. 2019/05/22rako aurreikusitako ohiko bilkuraren data aldaketa onartzea. Partaidetzazko aurrekontuenariketatik egikarituko diren proiektuen behin betiko zerrenda onartzea. Lan taldeen inguruan. Web orriaren inguruan. Galderak eta eskaerak.