Saltatu eta joan eduki nagusira

Bilera irekia: laburpena

Astelehenean egindako bileran Barrutiko Batzarraren funtzionamenduari buruzko kritikak mahaigaineratu ziren. Osteguna elkarteak kritika horiek jasoko dituen idatzi bat prestatuko du eta datorren asterako gainontzeko elkarteek egingo dituzten ekarpenekin osatuko da.
AHMk barrutiaren inguruan elkarteak egiten ari diren lanari buruzko dokumentazio eta komunikazio proposamen bat egin zuen eta onartua izan zen.
Bestetik, bileraren helburu nagusia zen Batzarrera aurrekontu partehartzaileei buruzko proposamen bateratu bat prestatzea. Emanhar, Osteguna eta Plazandreok idatziz aurkeztu zituzten haien proposamenak. Irizpide eta lehentasun ezberdinak planteatu ziren eta datozen egunetan horien inguruan lan egingo da 21erako proposamena prest egon dadin.
1 · Acta de la reunión del lunes.
2 · Documentos elaborados como propuestas para la Junta:
3 · Documento compartido por Osteguna en calidad de borrador como documento online

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

Lantaldeari deialdia

LEKUA: Alkateordetzan. EGUNA: 2019/03/13 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: 1. Plan estrategikoaren aurkezpena. 2. Egituraketa taldeak, jasotako proiektuen azalpena. 3. Egituraketa taldeak egingo duen ebaluazioa. 4. Azken batzarraren data. 5. Planoak (lokal berria). 6. Biltzarra. 7. Hurrengo ohiko batzarraren gai zerrenda. 8. Galde erreguak.

Batzarraren bilera informatiborako deialdia

Datorren urtarrilaren 16an Batzarraren BILERA INFORMATIBOrako deialdia luzatu da. DATA: urtarrilak 16, asteazkena ORDUA: 18:30  LEKUA: Altzako alkateordetza  Bilera honetan, ondoko GAIAK landuko dira: ETXEBIZITZA PLANAREN BAITAN EKIALDEKO BARRUTIARI DAGOKION ERANSKINAREN AZALPENA  BARRUTIAREN WEBGUNEARI BURUZKO AZALPENA  ZINEGOTZI BURUARI DAGOZKION ZENBAIT GAI  HURRENGO OHIKO BILKURARAKO GAIAK JASOTZEA