Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Elkarteen bileraren akta

Elkarteen Bilera Astelehena 29, 19:00etan Herrera Kirol Elkartean. Parte hartzaileak. AHM, Herripe, Oleta Auzo Elkarte, Plazandreok Ikusita deialdiaren erantzuna, hausnarketa txiki bat egin genuen Barrutiako Juntaren ibilbideari buruz eta guretzat garbi dago derrigorrezko dela bilera zabal bat egitea ekainaren hasieran. Kontutan hartuz datorren astean Maiatzak 6ean izango dela Barrutiako Juntaren azken bilera ofiziala eta ziklo hau itxiko dela, pentsatu genuen bilera horretarako juntan parte hartu dugun elkarteek informazioa trukatu behar dugula guztiokin, gaia hauek kontutan hartuz: Egindako lana, orokorra eta kuantitatiboa ere, lan taldeak, bilera motak, bilera kopuruak,parte hartzaileak,… Juntan hartutako erabakiak  Giroa eta gora beherak  AHM, Herripe eta Plazandreokek, prestatuko dugu dokumentu bat ekaineko bilera aurretik beste elkarteei pasako dieguna, bileran azaldu eta komentatzeko. Beste aldetik, kontutan hartuz, udal hauteskundeak datozela eta beraieki...

Biltzarrerako deialdia

Ohiko bilkura Lekua: Larratxo Kultur Etxea (Larratxo, 55) Eguna: 2019-04-09 Ordua 19:00 Gai zerrenda: Aurkezpena Batzarraren jarduera Ekialdeko Barrutiko Batzarraren aurrekontua Ekialdeko Barrutiko Batzarrak eginiko gastuen kontu ematea Ekialdeko Barrutiko lan taldeen kontu ematea. Galderak eta eskaerak

Batzarraren deialdia

Ohiko bilkura LEKUA: Alkateordetzan EGUNA: 2019/03/27 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: Aurreko saioko akta onartzea. 2019/05/22rako aurreikusitako ohiko bilkuraren data aldaketa onartzea. Partaidetzazko aurrekontuenariketatik egikarituko diren proiektuen behin betiko zerrenda onartzea. Lan taldeen inguruan. Web orriaren inguruan. Galderak eta eskaerak.   

Lantaldeari deialdia

LEKUA: Alkateordetzan. EGUNA: 2019/03/13 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: 1. Plan estrategikoaren aurkezpena. 2. Egituraketa taldeak, jasotako proiektuen azalpena. 3. Egituraketa taldeak egingo duen ebaluazioa. 4. Azken batzarraren data. 5. Planoak (lokal berria). 6. Biltzarra. 7. Hurrengo ohiko batzarraren gai zerrenda. 8. Galde erreguak.

Elkarteen bilera

Eguna: urtarrilaren 28an, astelehena Ordua: 19:00 Lekua: Intxaurdi Auzo Elkartea ( Joana de Albret, 3 ) Bilera antolatu nahian, hau da proposatzen den gai-zerrenda: Barrutiaren batzarren eta lan taldeen bileren informazioa  Barrutiko biltzarra  Barrutiaren aurrekontua: proposamenak  Elkarteen proposamenak Barrutiko batzarrera eramateko.   Norbaitek beste proposamenaren bat baldin badauka, mesedez, helbide elektroniko honetara (ekialdebarrutia@altza.net) hilak 25 baino lehenago bidaltzeko, horrela astelehenerako denok gai-zerrenda izango dugu.

Batzarraren bilera informatiborako deialdia

Datorren urtarrilaren 16an Batzarraren BILERA INFORMATIBOrako deialdia luzatu da. DATA: urtarrilak 16, asteazkena ORDUA: 18:30  LEKUA: Altzako alkateordetza  Bilera honetan, ondoko GAIAK landuko dira: ETXEBIZITZA PLANAREN BAITAN EKIALDEKO BARRUTIARI DAGOKION ERANSKINAREN AZALPENA  BARRUTIAREN WEBGUNEARI BURUZKO AZALPENA  ZINEGOTZI BURUARI DAGOZKION ZENBAIT GAI  HURRENGO OHIKO BILKURARAKO GAIAK JASOTZEA

2019ko aurrekontuak: MOZIOA

AURREKARIAK 2019rako Donostiako Udal Gobernuaren aurrekontu proposamenaren arabera, Inbertsio Programa hornitzeko 65.884.784,83€ aurreikusi dira. Donostiako Barrutien   Organo Araudiaren 3.e artikuluaren arabera, barrutiei Korporazioaren aurrekontuaren inbertsio baliabideen %10 esleituko zaie urtero, eta beraz, Ekialde Barrutiari aurrekontuen inbertsio baliabideen %2,5a dagokio. 65.884.784,83€-ren %2,5   1.647.119,62€ dira.                                                                                            ...

Batzarrerako deialdia

Ohiko bilkura LEKUA: Alkateordetzan EGUNA: 2018/11/28 ORDUA: 18:30 Gai zerrenda: Aurreko saioko akta onartzea. Auzoan Elkartearen inguruan. Komunikazio planaren inguruan. Partaidetzazko aurrekontuei buruzko prozesuaren balorazioa. Lan taldeen inguruan. Galderak eta eskaerak.

Bilera irekia: laburpena

Astelehenean egindako bileran Barrutiko Batzarraren funtzionamenduari buruzko kritikak mahaigaineratu ziren. Osteguna elkarteak kritika horiek jasoko dituen idatzi bat prestatuko du eta datorren asterako gainontzeko elkarteek egingo dituzten ekarpenekin osatuko da. AHMk barrutiaren inguruan elkarteak egiten ari diren lanari buruzko dokumentazio eta komunikazio proposamen bat egin zuen eta onartua izan zen. Bestetik, bileraren helburu nagusia zen Batzarrera aurrekontu partehartzaileei buruzko proposamen bateratu bat prestatzea. Emanhar, Osteguna eta Plazandreok idatziz aurkeztu zituzten haien proposamenak. Irizpide eta lehentasun ezberdinak planteatu ziren eta datozen egunetan horien inguruan lan egingo da 21erako proposamena prest egon dadin. 1 · Acta de la reunión del lunes . 2 · Documentos elaborados como propuestas para la Junta: Propuestas de OSTEGUNAK Propuestas de PLAZANDREOK Propuestas de AHM Propuestas de EMANHAR  3 · Documento compartido por Osteguna en calidad ...

Bilera irekia

Azaroaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Euskal Giroa elkartean (Herrera)bilduko gara. Bileran elkarteetatik Barrutiaren batzordeari egin diezazkiokegun proposamenak aztertuko ditugu. Zuen parte hartzea beharrezkoa da!

Parte hartze emaitzak Barrutian

Donostiako Udalak aurrekontu parte hartzaileetan proposatu duen prozesuan, hauek izan dira Barrutian aurrera egin duten proposamenak: 386 bozka, PUNTU KRITIKOA HERRERAKO PLAZA ETA N-1 ERREPIDEAREN AZPIAREN ATZEKO ALDEA ETA TRENBIDEKO ZUBIAREN AZPIAN Altza 100.000 336 bozka, INTXAURRONDO IKASTOLAKO PATIOAREN ZATI BAT ESTALTZEA Intxaurrondo 290.000 225 bozka, BIDEGORRIA JARTZEA BIDEBIETATIK, BIDEGORRI-SAREAREKIN ELKARTZEKO Bidebieta 15.000 383 bozka, BIDEGORRIA ETA DBICI GELTOKIA ALTZAN Altza 15.000 273 bozka, ESPALOI IRRISTAKORRA Intxaurrondo 20.000 110 bozka, GUARDAPLATA ERRETIRATUEN ELKARTEAN HOBEKUNTZAK EGITEA Bidebieta 36.000 303 bozka, ALTZAN KIROL-INSTALAZIOAK JARTZEA ...

Aurrekontu parte hartzaileak

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera. Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

Bileraren laburpena

Pasa den asteartean, hilak 17, Barrutiko batzarraren bilera informatiboa izan genuen. Tratatutako gaiak hauek izan ziren: Eraikuntza Instituturako proposamen bat aurkeztu zuten. Motzean, gaur egungo orubean etxebizitza berriak egitea, inguruarekin integratua eta erabilera anitzak (etxebizitza, tertziarioa, ekipazio komunitarioa...) uztartuko dituena. Argi utzi zuten proposamen bat zela, Etxebizitza Plan orokorretik eratortzen zen ideiekin egina. Hainbatek pegak, aurkakotasuna edo komenientzia eza adierazi zen. Bereziki, etxebizitza gehiago ez, aparkatzeko arazoak, eta barrutiaren diagnostiko oso eta orokor bat egin behar dela, proiektuak aurkeztu eta eztabaidatu aurretik. Bilera ia osoa gai honekin joan zen. Prentsara aurki aterako dela eman zuten ulertzera, baina barrutiari primiziaz eskaini zigutela. Hitz eman zuten proiektu idatzia helaraziko digutela. Jasotzerakoan bidaliko dizuegu.  Barrutiaren barne funtzionamendua finkatzeko lehen urratsak. Hileko bigarren asteazkenetan b...